SELEKTIBITATEA
Bi aukera eskaintzen ditugu,behar den irakasgaia mintegian lantzea modu intentsiboan edo ikasgunean kurtsoan zehar bezala
MINTEGIA
Irakasgai bakoitzari mintegi bat dagokio. Taldeak sortu behar dira mintegi hauek sortzeko, lortzen duguna ondorengoa da; mintegiko ikasle guztiek helburu bera izatea, irakasgai berdina landuz. Honekin ikaslearen etekina %100koa izatea litzateke, ordu eta erdi osoa irakaslea hortan arituko bait da, ikasgunean ez bezala.
- Azterketaren egitura, ariketa aukeraketa eta adierazpena eta jarrera zeintzuk izan beharko liratekeen landu (1 klase)
- Bloke bakoitzeko ariketa mota aztertu eta hori jakiteko beharrezko laburpen teoriko bat eskaini (4 klase)
IKASGUNEA
Klase kopurua ikasleak duen materiaren ezagutza mailaren araberakoak izango da. Horregatik ezin dugu zehaztu zenbat klase beharko lituzkeen ikasleak.
Ez da intentsibo moduan landuko, izan ere, egongo dira materia oso landuta duten ikasleak, kasu horretan zuzenean azterketak egin, aukeraketa eta adierazpen bideak landu eta denbora neurtzen lagunduko zaio ikasleari.
Materia landu gabe daukaten ikasleen kasuan aldiz, klase kopuru gehiago beharko dira, bloke bakoitzeko teoria esplikatu, ariketak landu etb… egin ahal izateko.